ZER EGIN

Zure egonaldia antolatzeko bidai agentzia dugu: aireportura joan-etorriko zerbitzuak, sagardotegietara txangoak, museoetara, upeltegietara bisitak,… galdetu gure eskaintzaz eta ahaztu kotxeaz!

KIROLA

Kirola egitea gustoko duzu? Hiria ezagutzen dugunez, edozein plan daukagu zuretzat, korrika egitetik, belauntzi, surf, nabegazio, ibilaldi… esaiguzu zeren bila zabiltzan eta zure desiren araberako plana antolatuko dizugu.

GASTRONOMIA

Edo hiria ezagutuz paseatzea, jatea eta edatea nahiago duzu? Bisitatu eta ezagutu ditzazkezun gune eta leku berezi eta atseginen zerrenda bat daukagu. Gure gustokoenak dira!

MUSEO

Museo artistikoak edo historikoak bisitatu nahi? Honetaz ere badakigu eta egun euritxuetarako plan bikaina da.

DONOSTIALDEA

Agian gure kostaldeko herriak ezagutu nahi dituzu, Zumaia eta Flysha edo Hondarribi eta Iparraldeko kostaldea? edo barnekaldeko paisaiak bere mendi, baserri eta ikuspegi berdearekin ikuskatzea nahiago duzu?

Zorionez ezagutzeko eta bisitatzeko eremu eder eta atseginez beteriko eskualde txiki bat gara.

Galdetu eta egonaldi ahaztezina prestatzen lagunduko dizugu. Ziur gaude gure lurretako iskin erakargarriak ezagutzen jarraitzeko bidaia errepikatu nahiko duzula.

Gogora dezazuten, Bilbo eta Guggenheim, Gasteiz eta Errioxako ardotegiak, Iruña eta San Ferminak, Baiona – Biarritz eta Frantziako Landak eta beste hainbat toki, … gure hiri ederretik 60 minutura daudela!

Dena dago gertu eta guztia da ederra. Koska ongi antolatzean eta denbora erabat aprobetxatzean dago!

Icono teléfono
Icono Whatsapp
Icono Telegram